III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M E L I D A
2003ko karga-tasak
MÚlidako Udalak, aurtengo urriaren 25ean egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen udal zergen ondoko tasak onestea:
1._Lurraren gaineko kontribuzioa:
Ondasunen katastro balioaren gaineko tasa hauek aplikatuko dira urtean:
_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,27
_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,675.
2._Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
_Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako urteko ehunekoak eta gutieneko karga tasak aplikatuko dira.
3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
_% 2ko karga-tasa aplikatuko da.
4._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:
_Udalak aplikatu beharreko indizea 1 da.
Tasa hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Tributuak ezartzeko erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitaratu ondoko hilabetean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik hasita.
MÚlidan, bi mila eta biko azaroaren zazpian. Alkatea, Apolonio Jaso. __ __ A0212164 __
Iragarkiaren kodea: