III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A D R E I T A
Ordenantza fiskala hasiera batean onetsirik
Cadreitako Udalak, 2002ko urriaren 28an egindako bilkuran, haisera batean onetsi zuen 24 zenbakiko ordenantza fiskala, Udalaren musika eskolako klaseak emateko zerbitzuen eta jardueren tasak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betikoz onetsirik izanen da.
Cadreitan, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Julián Pina García. __ __ A0212163 __
Iragarkiaren kodea: