152. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

Izangaien behin-behineko zerrenda, Alloko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, D mailakoa, Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez eta oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdian

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2002ko azaroaren 7an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alloko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, D mailakoa eta Alloko Udalean destinoa izanik, Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez eta oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdiaren (2002ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 27koan argitaratua) 5. oinarriari jarraikiz, honako hau ebatzi dut:

1. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

SARASOLA SEGUIN, JAVIER

Baztertuak: inor ez.

2. Zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, haren edukia dela-eta interesatuek erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu ondoko 10 egun baliodunean.

Allon, bi mila eta biko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina. __ __ A0212142 __

Iragarkiaren kodea: