III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L L O
2003ko zerga-tasak onetsita
Alloko Udalak, 2002ko urriaren 21ean egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki du, izan ere 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Hona hemen:
1. Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,3708.
2. Hirilurren gaineko kontribuzioa: 0,1834.
Katastroko balioak 2003. urterako berritzen badira, hirilurren gaineko kontribuzioko karga-tasak aldatu eginen dira, besterik gabe, hain zuzen ere batezbesteko azken emaitza 2002. urtekoaren antzekoa izan dadin, gehi % 2,7.
3. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: 3%
4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Indize aplikagarria, 1.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Argitara ematen da eta ohartarazten da ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Allon, bi mila eta biko azaroaren lauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina. __ __ A0212140 __
Iragarkiaren kodea: