151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

713/2002 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuaren kontzesioa, Iruñeko emisora bati dagokiona (105,6 Mhz), Medios de Comunicación 21, S.L.ri ematen diona behin betikoz.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 15ean emandako 2343/1998 Foru Aginduaren bidez, Medios de Comunicación 21, S.L.ri esleitu zitzaion, behin-behinekoz, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuaren kontzesioa, Iruñeko emisora bati dagokiona (105,6 Mhz).

Medios de Comunicación 21, S.L.k frekuentzia modulatuko uhin metrikoen emisoretarako kontzesioak arautzen dituen azaroaren 10eko 336/1997 Foru Dekretuan ezarritako izapideak bete ditu. Bestalde, Estatuko Administrazioak proiektu teknikoa onetsi du eta instalazioei oniritzia eman die.

Horregatik, aipatu 336/1997 Foru Dekretuaren 5.6 artikuluan ezarritakoa betez, bidezko da kontzesioa behin betikoz ematea eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Horrenbestez, txostenean azaldutakoarekin bat, eta urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa, Iruñeko emisora bati dagokiona (105,6 Mhz), Medios de Comunicación 21, S.L.ri ematea hamar urterako. Estatuko Administrazioak onetsitako ezaugarri teknikoak izanen ditu.

2. Ebazpen honen berri ematea Medios de Comunicación 21, S.L.ri, Zientzia eta Teknologiaren Ministerioaren menpe dagoen Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzari, Telekomunikazioen Ikuskapenerako Iruñeko Burutza Probintzialari, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari eta Telekomukazio Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren zortzian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea. __ __ A0212236 __

Iragarkiaren kodea: