151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

712/2002 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuaren kontzesioa, Lizarrako emisora bati dagokiona (93,5 Mhz), Luis del Olmo Maroteri ematen diona behin betikoz.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 15ean emandako 2345/1998 Foru Aginduaren bidez, Luis del Olmori esleitu zitzaion, behin-behinekoz, frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuaren kontzesioa, Lizarrako emisora bati dagokiona (93,5 Mhz).

Luis del Olmo Marotek frekuentzia modulatuko uhin metrikoen emisoretarako kontzesioak arautzen dituen azaroaren 10eko 336/1997 Foru Dekretuan ezarritako izapideak bete ditu. Bestalde, Estatuko Administrazioak proiektu teknikoa onetsi du eta instalazioei oniritzia eman die.

Horregatik, aipatu 336/1997 Foru Dekretuaren 5.6 artikuluan ezarritakoa betez, bidezko da kontzesioa behin betikoz ematea eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Horrenbestez, txostenean azaldutakoarekin bat, eta urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzu publikoaren kontzesioa, Lizarrako emisora bati dagokiona (93,5 Mhz), Luis del Olmo Maroteri ematea hamar urterako. Estatuko Administrazioak onetsitako ezaugarri teknikoak izanen ditu.

2. Ebazpen honen berri ematea Luis del Olmo Maroteri, Zientzia eta Teknologiaren Ministerioaren menpe dagoen Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzari, Telekomunikazioen Ikuskapenerako Iruñeko Burutza Probintzialari, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari eta Telekomukazio Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren zortzian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea. __ __ A0212235 __

Iragarkiaren kodea: