151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Udal erakinen garbiketa

San Adriango Udalak, 2002ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, laguntza kontratu hau adjudikatzeko lizitazio prozedura abiarazteko agindua eman zuen.

Kontratuaren xedea: udal erakinen garbiketa.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia, presako izapidaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 132.000 euro urteko, BEZa, gastu orokorrak eta industri mozkina barne.

Behin-behineko fidantza: 2.640 euro.

Kontratuaren iraupena: 2 urte; luzatu ahalko da gehienez ere 6 urtera arte.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: San Adriango Udaleko erregistro orokorrean, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko-administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: San Adriango Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan.

Eskaintzak postaz edo zuzenbidean onartutako beste bideren bat erabiliz aurkezten badira, horietaz ez baita berehalakoan ezer jasota geratuko erregistro orokorrean, lizitatzaileek fax bidez jakinarazi beharko dute igorpen eguna (948-696195).

San Adrianen, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán. __ __ A0213188 __

Iragarkiaren kodea: