151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Behin betiko onespena, Cadreitako Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren hirugarren berrikuspenari

Cadreitako Udalak 2002ko urriaren 28an egin osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren hirugarren berrikuspena. Proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunean Udaleko iragarki oholean eta epe horretan ez zen erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Gobernuko Batzorde Mistoko ordezkariek, 2002ko azaroaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi dute aipatu balorazio txosten hori.

Cadreitan, bi mila eta biko azaroaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Julián Pina García. __ __ A0213123 __

Iragarkiaren kodea: