151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Lehiaketa publikoa, Luzaideko Gabarbide txabola zaharberritzeko obrak adjudikatzeko

Luzaideko Udalak, 2002ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen lehiaketa publikorako deialdia egitea, Luzaideko Gabarbide txabola zaharberritzeko obrak adjudikatzeko.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Xedea: aipatu obrak egitea.

Kontrata bidezko aurrekontua: 63.246,09 euro, B.E.Z. barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko idazkaritzan, hogeita sei (26) egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko aurrekontuaren ehuneko 2 (1.264,92 euro).

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratibo partikular eta orokorren pleguan aipatzen direnak.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude idazkaritzan eta Copyprint dendan (Paulino Caballero, 38, Iruña).

Luzaiden, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., herria: .............., helbidea: ............, NAN zk.a: ................. Nire izenean edo honako hau ordezkatuz: ............., IFK: .............. Luzaideko Gabarbide txabola zaharberritzeko obrak kontratatzeko proiektuaren, eranskinaren eta baldintza ekonomiko-administratiboen pleguaren berri izanik (2002ko azaroaren 27an egin bilkura arruntean onetsiak), obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: ................. (letraz eta zenbakiz) ........... euro, BEZa barne.

.............(e)n, 2002ko .........aren ........(e)an.

(Tokia, eguna eta sinadura) __ __ A0213118 __

Iragarkiaren kodea: