151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Kontratazioa: "Ardatzen (Eguesibar) Kontzejuko Etxea eraikitzeko obrak"

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: "Ardatzen (Eguesibar) Kontzejuko Etxea eraikitzeko obrak" kontratatzea, enkante bidez.

Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 210.299,06 eurokoa da, BEZa barne.

Kontratisten sailkapena:

_C taldea, 2. azpitaldea, a) kategoria.

_C taldea, 4. azpitaldea, a) kategoria.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren (4.205,98) ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte. Proposamenak baldintzen pleguan jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eguesibarko Udaletxean aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Baldintzen plegua: Repronet 24, Remiro de Goñi kalea, 24-behea, Ipar Etxabakoitz. Telefonoa: 948 189216.

Eguesen, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez. __ __ A0213116 __

Iragarkiaren kodea: