151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2002ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Erabaki da:

1. Hasiera batez aldatzea Trafikoari buruzko udal ordenantzako ondoko artikuluak. Hona hemen nola gelditu diren:

_7. artikulua. Debekaturik dago gidatu bitartean telefonoak edo komunikatzeko antzeko bitartekoak erabiltzea, hauek "eskuak libre" izeneko behar bezala homologatutako gailua dutenetakoak ez badira, behintzat.

_33. artikulua. 5.000 kg-tik gorako B.G.P. duten ibilgailuek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.

Antsoaingo udal mugapeko hirigintzako garapenak eta trafikoko baldintzek baimentzen badute, Udalak, zerbitzu teknikoek hala eskatuta, aipatu ibilgailuendako tokia erreserbatu ahalko du behar bezala seinalatuko diren egun eta orduetarako, baldin eta ibilgailu horiek zirkulazioaren gaineko zerga eta jarduera ekonomikoen gainekoa Antsoaingo udalerrian helbideratuta badituzte.

Baimenak interesatuak eskatuta emanen dira. Hartara, Udalak eskatzen dituen baldintza guztiak bete beharko ditu, baimena jaso aurretik eta ondotik.

_34. artikulua. 21 bidaiari baino gehiagorendako tokia duten autobusek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.

Antsoaingo udal mugapeko hirigintzako garapenak eta trafikoko baldintzek baimentzen badute, Udalak, zerbitzu teknikoek hala eskatuta, aipatu ibilgailuendako tokia erreserbatu ahalko du behar bezala seinalatuko diren egun eta orduetarako, baldin eta ibilgailu horiek zirkulazioaren gaineko zerga eta jarduera ekonomikoen gainekoa Antsoaingo udalerrian helbideratuta badituzte.

Baimenak interesatuak eskatuta emanen dira. Hartara, Udalak eskatzen dituen baldintza guztiak bete beharko ditu, baimena jaso aurretik eta ondotik.

2. Aldaketa hau jendaurrean jartzea hogeita hamar egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko ediktu oholean iragarkiak paratu ondotik.

3. Adieraztea ezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan ezarritakoa aplikatuz, hasierako onespen erabakia behin betikoa bilakatuko dela baldin eta jendaurreko aldian ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten."

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Antsoainen, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkate udalburua, Alfredo García López. __ __ A0213114 __

Iragarkiaren kodea: