151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2002ko azaroaren 29ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko 1. poligonoko 292 eta 293. lurzatiei dagokien aldaketa puntuala, Maderas Zabala S.A.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Donezteben, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0213076 __

Iragarkiaren kodea: