151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

709/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Iruñeko 87,9 MHz-ko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko emisoraren kontzesioa "Radio Popular, S.A." enpresari berritzea onesten duena.

"Radio Popular, S.A." enpresak Iruñeko 87,9 MHz-ko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko emisoraren kontzesioa berritu dakiola eskatu du.

Kontzesio hori behin betikoz eman zitzaion "Radio Popular, S.A." enpresari Lehendakaritza Ministerioak 1982ko abuztuaren 11n emandako Aginduaren bidez.

Abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoak, 55. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroari dagokio irrati-difusio eta telebistaren araubidea legez garatu eta aurrera eramatea, Irrati eta Telebistaren Estatutu juridikoa arautzen duen legean ezarritako modu eta kasuetan.

Telekomunikazioen antolamenduari buruzko abenduaren 18ko 31/1987 Legeak, apirilaren 24ko 11/98 Lege indardunaren seigarren xedapen iragankorraren bidez indarrean jarritakoak, bere 26.5 artikuluan xedatzen duenez, komunikabide sozialetan eskumena duten autonomia erkidegoei dagokie frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzuen kontzesioak ematea, eta arestian aipatu Telekomunikazioen antolamenduari buruzko Legeak, Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrak indarrean deklaratu zuenak, bere Seigarren Xedapen Gehigarrian ezarri du kontzesioak hamar urterako eman eta epe berberako berritzen ahalko direla.

Beraz, kontzesioak berritzeko aukera ezarrita dago, izaera orokorrez, aipatu Telekomunikazioen antolamenduari buruzko Legean. Gainera, kontuan hartu behar da honako kasu honetan, Frekuentzia Modulatuko Uhin Metrikozko Irrati Plan Tekniko Nazionala onetsi zuen ekainaren 8ko 1433/79 Errege Dekretuak bere 8.4 artikuluan ezarri zuen ezen, kontzesioak berritzen ahalko zirela baldin eta kontzesioaren hartzaileak eskatzen badu, eta berritzeko erabakigarria izanen zela kontzesioan ezarritako baldintzak zorrotz betetzea. Era berean, kontzesio horiek berritzeko aukera ezarria dago, hala otsailaren 15eko 37/1990 Foru Dekretuan nola azaroaren 10eko 336/1997 Foru Dekretuan, biek frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko emisoren kontzesioak arautzen baitituzte Foru Komunitatean.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, 2002ko irailaren 5ean, behar den adostasun txostena eman du. Bertan kontzesioa berritzeko baldintzak bete direla adierazten da eta, beraz, bidezko da hamar urterako onestea.

Horrenbestez, txostenean azaldutakoarekin bat, eta urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko 87,9 MHz-ko frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko emisoraren kontzesioa berritzea, beste hamar urterako, "Radio Popular, S.A." enpresari (IFZ: A/28281368. Helbidea: Alfonso XI, 4, 28014, Madril).

2. Emisora horrek hasierako kontzesioaren baldintza eta ezaugarrien arabera segitu beharko du lanean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzari (Irrati-espektroa Planifikatu eta Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusiari), Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari, Telekomunikazio Zerbitzuari eta "Radio Popular, S.A." enpresari.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea. __ __ A0212233 __

Iragarkiaren kodea: