151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen bestelako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalari eta 2003ko tasen aldaketari

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2002ko azaroaren 28an egindako ezohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen bestelako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskala eta 2003ko tasen aldaketa. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar eguneko epean auzotarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, bi mila eta biko abenduaren lauan. Mankomunitateburua, Jose Manuel Leitza Razkin. __ __ A0213065 __

Iragarkiaren kodea: