151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Lehiaketa

Kontratuaren xedea: Ultzaman, 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako zerbitzu publikoaren kudeaketa kontratatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekiaren bidez.

Kontrataren aurrekontua: 34.458,22 euro (BEZ-ik gabeko jarduera).

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik kontatzen hasita, eta azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori larunbata bada, epea hurrengo astelehenera arte luzatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan agertzen direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dira.

Proposamen ekonomikoak zabaltzea: eskaintzak aurkezteko epearen azken egunetik kontatzen hasirik hamargarren egun naturaleko 13etan (eguerdiko ordu batean) zabalduko dira proposamenak.

Baldintza administratibo partikularren eta preskripzio teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, udal bulegoetan, Larraintzarren (Ultzaman).

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga. __ __ A0212998 __

Iragarkiaren kodea: