151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Aurrekontuko 3/02, 4/02 eta 5/02 aldaketen espedientea hasiera batez onetsirik

Añorbeko Udalak, 2002ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontuko 3/02, 4/02 eta 5/02 aldaketen espedienteak.

Espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, direlako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan lege bereko 202. artikuluari buruz ezarritakoa betetzeko.

Añorben, bi mila eta biko azaroaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Manuel Urricelqui Lafuente. __ __ A0212950 __

Iragarkiaren kodea: