151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2002ko bigarren seihilekoari dagozkion zergak

Herritar guztiei 2002. bigarren seihilekoari dagozkion hiri- eta landa-kontribuzioa kobratu behar direla jakinarazten zaie. Egutegia honako hau izanen da:

Borondatezko ordainaldia: 2002ko azaroaren 28tik abenduaren 28ra bitartean, biak barne.

Epez kanpoko ordainaldia: 2002ko abenduaren 29tik 2003ko urtarrilaren 29ra bitartean, biak barne; %10eko errekarguarekin.

Azken data honetatik aitzin, zorrak Agentzia Betearazlera pasako dira % 20ko errekarguarekin.

Ez da inolako jakinarazpenik eginen aldi batetik bestera pasatzeko.

Helbideratutako ordainagiriak 2002ko abenduaren 28an kobratuko dira.

Zure zergak helbideratuta ez badituzu, La Caixako edozein bulegotan ordaindu beharko dituzu, entitate honek postaz igorriko dizun ordainagiria erakutsita.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212894 __

Iragarkiaren kodea: