151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Xehetasun azterlana UD2 MB unitateko CGS lurzatian. Hasiera bateko onespena

Arangurengo alkate udalburuak azaroaren zortzian ebazpena eman zuen, Arangurengo Udalaren Hirigintzako Arauetako UD2 MB unitatean (Mutiloabeitin) dagoen CGS lurzatiko xehetasun azterlana hasiera batez onesteko, honako hauek sustaturik: Promociones Cisa S.A., Urbanizadora Añalde S.A., Estudio Inmobiliario M.I. S.L.

Argitaratzen da orok jakin dezan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez, edozein interesatuk espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzake hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko azaroaren hamaikan. Alkatea, Manuel Romero Pardo. __ __ A0212399 __

Iragarkiaren kodea: