151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Etxegintzaren ordenantza orokorreko aldaketa hasiera batean onetsirik, Noain-Elortzibarko udalerriaren eremuan, automobilak garajeetan aparkatzeari dagozkion ataletan

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko azaroaren 5ean egin bilkuran, boz batez erabaki zuen hasiera batean onestea Etxegintzaren ordenantza orokorreko aldaketa, Noain-Elortzibarko udalerriaren eremuan, automobilak garajeetan aparkatzeari Noain-Elortzibarko Udal Planean dagozkion ataletan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluari eta horren ondokoei jarraikiz. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuko da, herritarrek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, halakorik bidezko bada.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212112 __

Iragarkiaren kodea: