151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noan-Elortzibarko Errege karrikako 43ko xehetasun azterlana, Jesús María García Ayarra jaunak sustatua, hasiera batean onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko azaroaren 5ean egin bilkuran, boz batez erabaki zuen hasiera batean onestea Noan-Elortzibarko Errege karrikako 43-1. ezkerreko xehetasun azterlana, gaur egungo etxebizitzari atxikirik barne terraza batean, orobat auzo-patio batean baitago, pabilioi bat eraikitzeko Jesús María García Ayarra jaunak sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen den egunkarian argitaratuko da, hamabortz egunean azter dadin eta behar diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212111 __

Iragarkiaren kodea: