151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

902/2002 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako bulegoak 2003. urtean berokuntzarako C gasolioz hornituko dituen enpresa hautatzeko kontratazio espedientea onesten duena.

1._Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 114/2002.

2._Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: bulegoak berokuntzarako C gasolioz hornituko dituen enpresa hautatzea.

e) Emateko epea: eskaria egiten denetik 48 ordu gehienez.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen bulegoetako biltontzietan, eskari bakoitzean azaltzen denaren arabera.

d) Zenbat unitate eman behar diren: aldi bakoitzean eskatzen den kopurua.

e) Lote kopurua eta horren araberako banaketa: lote bakarra.

3._Izapidaketa eta esleitzeko prozedura eta modua:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: enkantea.

4._Hasierako prezioa:

Zenbateko osoa: ez da zehaztu, aldez aurretik ezin delako jakin hautaketa egin ondoko prestazioak zenbaterainokoak izanen diren, Administrazioaren beharren araberakoak izanen baitira; gainera, Administrazioa ez dago behartuta kopuru zehatz bat eskatzera.

5._Bermeak: baldintza pleguan eskatutakoak.

Behin-behinekoa: ez da eskatuko.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia:

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Telefonoa: 948-422969.

e) Telefaxa: 948-422968.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza pleguan eskatutakoak.

8._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko urtarrilaren 16a.

b) Aurkezteko tokia: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Iruñeko Gaztelugibel kaleko 9, 31007 posta kodea) eta 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren beste tokiak.

c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza pleguan azaltzen direnak.

9._Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atalaren bulegoak.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Eguna: 2003ko urtarrilaren 24a.

e) Ordua: 12:00.

10._Bestelako argibideak.

12._"Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera" noiz igorria: 2002ko azaroaren 25ean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zazpian._Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño. __ __ A0212985 __

Iragarkiaren kodea: