151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko U.E. 4.4 eta U.E. 5.5 unitateen mugapen berria, bidezko bada, hasiera batean onestea, Isa, S.L.k, Taula, S.L.k eta Forcusak Noain-Elortzibarren sustaturik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko azaroaren 5ean egin bilkuran, boz batez onetsi zuen hasiera batean onestea, txosten teknikoaren oharrekin batean, Noain-Elortzibarko Udal Planak Noaingo mugapearen barrenean definitzen duen U.E. 4.4 jarduera unitatearen mugapen berriaren espedientea eta, beraz, baita U.E. 5.5 unitatearena ere, Isa, S.L.k, Taula, S.L.k eta Forcusak sustaturik Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.4 unitate gehienaren jabeak diren aldetik. Onetsi ere onetsi zuen jendaurrean edukitzea 15 egunean, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen den egunkarian argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212107 __

Iragarkiaren kodea: