151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udaleko Baliabideak Kudeatu eta Antolatzeko alorreko zinegotzi eskuordeak aditzera ematen du:

Gobernu Batzordeak, 2002ko azaroaren 22an, hirilurren gaineko kontribuzioaren 2002ko bigarren seihilekoari dagozkion kuotak likidatzea erabaki zuela, baita haien borondatezko dirubilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2002ko azaroaren 25etik abenduaren 27ra bitarte, biak barne.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Baliabideak Kudeatu eta Antolatzeko alorreko zinegotzi eskuordea, Pedro González Felipe. __ __ A0212183 __

Iragarkiaren kodea: