151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

UV-15 unitatearen birzatiketari dagokion urbanizazioaren behin betiko likidazioaren kontua behin betiko onetsirik

Cadreitako Udalak, 2002ko urriaren 1ean egin bilkuran erabaki zuen hasiera batez onestea Cadreitako Udalaren Hiri Planeko UV-15 unitatearen birzatiketari dagokion urbanizazioaren behin betiko likidazioaren kontua. 2002ko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 18an, argitaratu ediktuan emandako epea erreklamaziorik gabe iragan denez, Udalak behin betiko onetsi du aipatu likidazio kontua, 2002ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran.

Cadreitan, bi mila eta biko abenduaren lauan. Alkate udalburua, Julián Pina García. __ __ A0213182 __

Iragarkiaren kodea: