151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

210/2002 Ebazpena, azaroaren 29koa, Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak emana, "Muru-Asteraingo hiriguneko zoladura eta azpiegiturak" eta "Muru-Asteraingo hornidura eta saneamendu sareak berritzea" izeneko lanak adjudikatzeko tramitatu den lehiaketako eskaintzak aurkezteko epea handitzen duena

Udalak 2002ko urriaren 9an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi egin zen gorago aipatutako obren adjudikaziorako tramitatutako lehiaketa publikoaren administrazio klausula partikularren plegua.

139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko azaroaren 18koan, argitaratu zen lehiaketaren iragarkia, eta 26 egun naturaleko epea eman zen proposamenak aurkezteko, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ordea, geroago jaso da Nafarroako Gobernuko Toki Azpiegituren Ataleko buruaren idazki bat, zeinetan adierazten baita obrak egiteko kontrata aurrekontua zehazteko, gastu orokorrengatik % 10 erantsi behar dela, eta ez proiektuan jarri den % 13; beraz, obren lizitazio aurrekontu orokorra aldatu egin beharko da.

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa._2002ko abenduaren 25a bitarte luzatzea "Muru-Asteraingo hiriguneko zoladura eta azpiegiturak" eta "Muru-Asteraingo hornidura eta saneamendu sareak berritzea" izeneko lanak adjudikatzeko lehiaketako proposamenak aurkezteko epea, honako zehaztasun hauekin:

_Kontratuaren aurrekontua (BEZa barne): 563.402,11 euro.

_Lanak egiteko epea: 10 hilabete.

_Behin-behineko bermea: 11.268,04 euro.

_Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

Kontratuaren dokumentazioa interesatu ororen eskura dago Zizur Zendeako Herriko Etxean (Gazolatz), 9:00etatik 14:00etara, edo Copia dendan (Pio XII.aren etorbidea).

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

Gazolatzen, bi mila eta biko azaroaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano. __ __ A0213064 __

Iragarkiaren kodea: