151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Herrilurraren desafektazioa

Zangozako Udalak ondoko herrilurraren desafektazioa erabaki zuen, 2002ko urriaren 31n egin osoko bilkuran eta legeak ezarritako quoruma zuela:

Landalurreko lurzatia; "Bocarral" alderdian dago eta Zangozako landalurraren planoan honelako identifikazioa du: 4. poligonoko 6. zenbakia; 822,62 metro karratuko azalera du.

Desafektazioaren xedea trukaketa egitea da 8 zenbakiko lurzatiarekin, 631,43 metro karratu baitu, eta 7 zenbakiko lurzatiaren zati batekin (191,2 metro karratu, B azpilurzatikoak). Biak poligono berean daude eta Ecojarlim Sangüesa, S.L. enpresarenak dira. Helburua ukitutako finken erregularizazio hobea da, espedientean dagoen dokumentazioan ageri den bezala.

Argitara ematen da, hilabeteko epean interesatuek bidezko alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. artikuluan xeatutakoari jarraikiz.

Zangozan, bi mila eta biko azaroaren lauan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre. __ __ A0212168 __

Iragarkiaren kodea: