151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko eta Tuterako Alde Zaharreko Babespenerako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPB) aldaketa puntuala. Hasierako onespena.

Udalak, 2002ko azaroaren 29ko osoko bilkura arruntean, Hiri Antolamendurako eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko eta Tuterako Alde Zaharreko Babespenerako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa puntuala izapidatzeko proiektua. Aipatu proiektua honako hauek osatutako taldeak prestatu du: Estudio 3G Arquitectos eta EIN, S.L. Consultoría y Gestión.

Plan honen xede diren aldeetan obra lizentziak ematea etenik gelditu da, baldin eta egiten diren xedapenek hirigintzako araubide indarduna aldatzen badute. Debeku horretan ez dira sartuko Eraikitzeari buruzko ordenantzen ondorioz egindakoak.

Aldaketa jendaurrean jartzea, araudian ezarritako epean baino denbora luzeagoan, hots, 2003ko otsailaren 28ra arte, epe hori nahikotzat jo baita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko azaroaren hogeita bederatzian. Hirigintzako zinegotzi eskuordea, Luis Casado Oliver. __ __ A0213210 __

Iragarkiaren kodea: