151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Enplegurako laguntzen deuseztapenaren jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 26.193/27.870 espedienteko 2002ko irailaren 17ko deuseztapenarena.

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 26.193/27.870 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Miguel Angel Calderón Blanco jaunak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2002ko irailaren 17an ebazpen hau eman zen:

"3299/2002 EBAZPENA, irailaren 17koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Miguel Angel Calderón Blanco jaunari autoenplegurako emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzen duena.

Gertakariak:

1998ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, Miguel Angel Calderón Blanco jaunari 2.404,05 euroko dirulaguntza eman zitzaion, enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, langile autonomo gisa aritu ahal izateko.

Espedienteko agirien arabera frogatu da interesatua Langile Autonomoen Araubide Berezian (edo dagokion Lanbide Elkargoan) egon dela 1998ko urtarrilaren 1etik 1999ko maiatzaren 31ra bitarte.

Interesatuari idazki bat igorri zitzaion, agiri bidez froga zezan Lizentzia Fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Lanbide Elkargoari) zegokiona ordainduak zituela.

Idazki horri ez zaio erantzunik eman ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak:

Espedienteko gaia aztertu eta ebazteko eskumena Zuzendaritza-Kudeatzailetza honi dagokio, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Uztailaren 20ko 259/92 Foru Dekretuaren 24. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, dirulaguntza jasotzen duen langile autonomoak urtero aurkeztu beharko ditu, 37 hilabeteko epean, Lizentzia Fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Elkargo Ofizialari) dagokiona ordaindu dituela frogatzeko agiriak; hala egiten ez badu, arau horretan eta 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Ogasunari itzuli beharko dio jasotako laguntza.

Azaldu diren gertakari eta datuak kontuan harturik, eta aipaturiko foru araudian ezarritakoari jarraikiz, bidezko da emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea, adierazitako arrazoiak direla eta.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

1. Miguel Angel Calderón Blanco jaunari (Cáceres, NAN 15.779.489-V) 1998ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea, hots, 1.299,48 euro.

2. Interesatuak Nafarroako Ogasunari 1.299,48 euro itzuli beharko dizkio, 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuko 881001/84100/ 3890/000000 kontusailean kopuru hori sartuz, deuseztapena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Kontu-hartzailetza Delegatuari eta interesatuari, eta, horrekin batera, adierazi gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Cáceresko Badalona kaleko 8ko 4. B solairuan izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamazazpian._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea". __ __ A0211886 __

Iragarkiaren kodea: