151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

991/2002 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132 errepideko Oibarko saihesbidea eta Judasen Benta-Sádaba NA-354 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko obrak prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132 errepideko Oibarko saihesbidea eta Judasen Benta-Sádaba NA-354 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko obrak prestatzeko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132 errepideko Oibarko saihesbidea eta Judasen Benta-Sádaba NA-354 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko obrak prestatzeko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 70.000,00 euro.

_Lanak egiteko epea: 6 hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko urtarrilaren 13a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan, Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko beheko oinean. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko urtarrilaren 22an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Herrilan zuzendari Nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ............................... jaun/andreak, adinez nagusia denak, ...................(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ......................... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132 errepideko Oibarko saihesbidea eta Judasen Benta-Sádaba NA-354 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko obrak prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, hitz ematen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek eginen dituela ................(zenbakiz eta letraz).............. euroren truke.

(Eguna eta izenpea) __ __ A0212827 __

Iragarkiaren kodea: