I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
501/2002 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Ablitasko Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.
Ikusirik Inmaculada Pinilla Baigorri andrearen eskaera, Ablitasko Udaleko alkate-udalburua baita, eskola horrek "Perkusioa" musika-tresnaren espezialitatea emateko baimena izan dezan.
Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.
Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Baimena ematen zaio Ablitasko Udal Musika Eskolari "Perkusioa" musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko, 2002/2003 ikasturtetik aitzina.
2. Eskolak une horretatik aurrera baimenduta izanen dituen ikasketak hauek dira:
a) "Oinarrizko eskaintzakoak" (421/1992 Foru Dekretuko 9.1 art.), musika-tresnen espezialitate hauekin: klarinetea, zeharkako flauta, gitarra, perkusioa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.
b) "Oinarrizko eskaintzan" sartuta ez dauden irakasgaiak (aipatu Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. atala): lau urtetik zortzi urtera bitarteko ikasleentzako musika hastapena.
3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.
4. Foru Dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela Foru Agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.
6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8. Foru Agindu hau igortzea Ablitasko Udaleko alkate-udalburuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioa Kudeatzeko Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña. __ __ A0211884 __
Iragarkiaren kodea: