150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Delgado Calvo Bernardo, Delgado Valencia Sergio eta Silvia, S.I. Jarduera: ontziratu eta paketatzeko materialak bildu eta banatzea (ezartzea). Tokia: Garraioaren Hiria, Erriberri kalea, 11.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212081 __

Iragarkiaren kodea: