150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

495/2002 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. 2002/03 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko baimena ematen du Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 23.2 eta 3 artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek bermatuko dutela gizarte garantiako berariazko programen eskaintza behar adinakoa izatea, helburuak erdietsi gabe Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza uzten duten ikasleentzat. Halaber, ezartzen du, programen helburua ikasle horiei lanbiderako oinarrizko prestakuntza ematea dela, bizitza aktiboan sartzeko edo ikasketetan aurrera segitzeko. Era berean, Legeak adierazten du toki administrazioa hezkuntza administrazioarekin lankidetzan ari daitekeela horrelako programak garatzeko.

Programa horiek Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituen ekainaren 21eko 233/1999 Foru Dekretuak ezartzen du programen izen orokorra "Lanbide Hastapeneko Programak" dela, eta antolakuntzarako ereduak bost modalitate biltzen dituela. Bestalde, baimena ematen die Hezkuntza eta Kultura kontseilariari, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.

Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen eranskinetan ageri diren Bigarren Hezkuntzako institutuei, ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei baimena ematea eranskinetan azaltzen diren Lanbide Hastapeneko programak 2002/03 ikasturtean garatzeko.

2. Bestalde, eranskinean ageri da bigarren hezkuntzako zein instituturi atxikiko zaizkion irabazi asmorik gabeko erakundeak.

3. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak, irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenaren bidez, programa horiek antolatzeko eman dituen jarraibideen arabera garatuko dira programak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa._Ahalmena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan araututakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena._Foru Agindu hau honako hauei igorriko zaie: Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, eta ikastetxe eta erakunde interesatuetara.

Hirugarrena._Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hemezortzian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA IKASTETXE PUBLIKOAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

IRAUPENA

"Politeknikoa" B.H.I. (Lizarra) _Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lang. M(Õ1.000)

"Lekaroz-Elizondo" B.H.I. (Elizondo) _Bulegoko laguntzailea 1 1.000 h.

_Soldadurako langilea 1 1.000 h.

"Peralta" B.H.I. _Ibilgailuetako mekanikari laguntzailea 1 1.000 h.

'Tafallako Politeknikoa" _Bulegoko laguntzailea 1 1.000 h.

_Iturgintzako langilea 1 1.000 h.

"Sanitaria" B.H.I. (Iruña) _Osasun arloko zeladorea 1 1.000 h.

"Agroforestal" B.H.I. (Iruña) _Mintegi eta Lorategietako laguntzailea 1 1.000 h.

"Aralarko San Migel II" B.H.I. (Altsasu) _Soldadurako langilea 1 1.000 h.

"Huarte" B.H.I. _Mantentze-lan Elektromekanikoko langilea 1 1.000 h.

_Sukaldeko eta Pastelgintzak laguntzailea 2 2.000 h.

_Jatetxe eta tabernako laguntzailea 2 2.000 h.

_Ibilgailuak konpontzeko laguntzailea 2 2.000 h.

Modalitatea: Lanbide Lantegiak

IRAUPENA

"Donapea" B.H.I. (Iruña) _Ibilgailuak konpontzeko laguntzailea 2 1.500 h.

_Ibilgailuak konpontzeko laguntzailea 1 1.500 h.

_Ibilgailuen txapa eta pintura konpontzeko laguntzailea 1 1.500 h.

"ETI" B.H.I. (Tutera) _Ibilgailuak konpontzek laguntzailea 2 1.500 h.

_Soldadurako eta Eraikuntza Metalikoetako laguntzailea 2 1.500 h.

"Ibaialde" B.H.I. (Burlata) _Ile-apainketa eta estetikako laguntzailea 2 1.500 h.

_Iturgintza eta berokuntzako langilea 2 1.500 h.

"S. Juan -Donibane" B.H.I. (Iruña) _Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoetako laguntzailea 2 1.500 h.

_Zurgintzako eta altzariak egin eta instalatzeko laguntzailea 2 1.500 h.

"Virgen del Camino" B.H.I.(Iruña) _Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoetako laguntzailea 1 1.500 h.

_Soldadurako eta aluminiozko arotz lanetako laguntzailea 2 1.500 h.

_Soldadurako eta Galdaragintzako laguntzailea 2 1.500 h.

"Azagra" D.B.H.I. _Mantentze-lan Elektromekanikoko langilea 1 750 h.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Berezia

IRAUPENA

"Benjamín de Tudela" B.H.I. (Tutera) _Elektrizitatea eta Elektronika/Zurgintza eta Altzarigintza 1 3.000 h.

"Tafallako Politeknikoa" B.H.I. _Elektrizitatea eta Elektronika 1 3.000 h.

"Agroforestal" B.H.I. (Iruña) _Nekazaritzako jarduerak 1 3.000 h.

"Ega" B.H.I. (San Adrian) _Nekazaritzako elikagaiak 1 3.000 h.

"Sanitaria" B.H.I. (Iruña) _Osasuna 1 3.000 h.

Marqués de Villena B.H.I. (Martzilla) _Elektrizitatea eta Elektronika/Zurgintza eta Altzarigintza 1 3.000 h.

"Andrés Muñoz Garde" Hezkuntza Bereziko I.P. _Elektrizitatea eta Elektronika/Zurgintza eta Altzarigintza 1 3.000 h.

(Iruña)

"Torre Monreal" Hezkuntza Bereziko I.P. (Tutera) _Elektrizitatea eta Elektronika 1 3.000 h.

II. ERANSKINA IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

IRAUPENA

"Cuatrovientos" M. I. T. (Iruña) _Bulegoko laguntzailea 1 1.000 h.

"M.ª Inmaculada" L.H.ko I.P. (Iruña) _Ostatetxeko laguntzailea-Etxez etxeko laguntza 1 1.000 h.

"Salesianos" B.H.ko I.P. (Iruña) _Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 1.000 h.

_Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 1.000 h.

"Carlos III" B.H.ko I.P. (Iruña) _Bulegoko laguntzailea 1 1.000 h.

"Santa Catalina Labouré" (Iruña) _Bulegoko laguntzailea 1 1.000 h.

_Gizarte Zerbitzuetako laguntzailea 1 1.000 h.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Berezia

IRAUPENA

Santa Catalina Labouré I.P. (Iruña) _Administrazioa 1 3.000 h.

"Salesianos" B.H.ko ikastetxe pribatua (Iruña) _Elektrizitatea eta Elektronika/Zurgintza eta Altzarigintza 1 3.000 h.

"Hijas de Jesús" B.H.ko ikastetxe pribatua (Iruña) _Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza/Administrazioa 1 3.000 h.

"El Molino" Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatua _Zurgintza eta Altzarigintza/Etxea 1 3.000 h.

(Iruña) _Elektrizitatea eta Electronika/Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza 1 3.000 h.

_Nekazaritzako jarduerak/Beiragintza eta Zeramika 1 3.000 h.

"Isterria" Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatua (Ibero) _Nekazaritzako jarduerak 1 3.000 h.

_Elektrizitatea eta Elektronika 1 3.000 h.

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena / Egokitua

IRAUPENA

"Centro Puente" (Gares) _Sukaldeko laguntzailea 1 900 h. "Politeknikoa" B.H.I.(Lizarra)

"El Castillo" Lantegi-Eskola _Sukaldeko laguntzailea 1 900 h. "ETI" B.H.I. (Tutera)

_Iturgintzako langilea 1 900 h.

_Altzariak moduluka fabrikatzeko langilea 1 900 h.

"Haritz Berri" Baserri Eskola _Mintegi eta lorategietako laguntzailea 1 900 h. "Huarte" B.H.I.

_Zurgintzako langilea 1 900 h.

"Lantxotegi" Lantegi Eskola _Eraikinen mantentze-lan oinarrizkoen laguntzailea 1 900 h. "Huarte" B.H.I.

"Etxabakoiz" Lantegi Eskola _Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 900 h. "Huarte" B.H.I.

_Altzariak moduluka fabrikatzeko langilea 1 900 h.

Modalitatea: Lanerako prestatzeko lantegiak

IRAUPENA

Eraikuntzaren Lan-Fundazioa (Pamplona) _Igeltserotzako langilea 1 900 h. "S. Juan-Donibane" B.H.I. (Iruña)

__ __ A0211558 __

Iragarkiaren kodea: