150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Jakinarazterik izan ez denez Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2002ko irailaren 26an eman ebazpena (7/EC), CO-4768-AH matrikulako ibilgailuan gertatutako kalteen ordainak jasotzeko eskaera ezesteari buruzkoa, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko:

"Ikusirik Bartolomé Bejarano Herruzo jaunak aurkeztutako eskaera, 82/02B zenbakiko kalte-espedientean tramitatzen dena, CO-4768-AH matrikulako ibilgailuan gertatutako kalteen ordaina eskatzen baitu, eta entzunaldia inolako alegaziorik jaso gabe iraganik eta dagokion txosten juridikoa egin ondotik, ebatzi dut aurkeztutako erreklamazioa ezestea, ez baita frogatu kaltea benetan gertatu denik eta Udalaren zerbitzu publiko baten funtzionamenduak sortu duenik".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren bostean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina. __ __ A0212065 __

Iragarkiaren kodea: