III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
E D I K T U A
Ezin izan denez jakinarazi Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2002ko abuztuaren 28ko Ebazpena, zeinaren bidez 6 hilabetez luzatzen baitzaio Iñaki Pérez Sainz jaunari (N.A.N.: 45661574) Ingurugiro eta Osasun zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 1ean emandako ebazpenaren bidez irekitako zehapen prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi den herriko Udalaren ediktuen oholean.
Halaber, aditzera ematen da 40/200/2002 espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0212061 __
Iragarkiaren kodea: