I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak hartua, 2002ko azaroaren 18koa, Olaztiko Arkinorruti industrialdean dauden bi lurzati eta bertako eraikina enkante publikoaren bidez saltzea onesten duena.
Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du, industrialdeko bi lurzati eta bertako eraikina saltzeko, baldintza hauei jarraikiz:
_Xedea: Olaztiko Arkinorruti industrialdeko C-1 eta C-2 lurzatiak; azalera, guztira, 2.646 m2. Olaztiko katastroko 5. poligonoko 590. lurzatiari dagozkio eta muga hauek dituzte: iparraldean, berdegunea; hegoaldean, poligonoko bidea; ekialdean, "Horgobisa, S.A." eta "Quesos la Vascongada, S.A."; mendebaldean, Nafarroako Gobernua. Lurzati horietan industri pabilioi bat eraiki zen 1997. urtean; azalera, oinplanoan, zutabeen ardatzean neurtuta, 1.451,45 m2. Zamalanak egiteko patioak 501,42 m2.
_Lizitazioaren hasierako aurrekontua: hasierako prezioa seiehun eta laurogeita hemeretzi mila, bederatziehun eta laurogei euro eta laurogeita bi zentimokoa da (699.980,82) eta berdindu edo gorantz jo beharko da, eta ez da onartuko hortik beherako posturarik.
_Prozedura: enkante publikoa.
Enkantean emaitzarik ez badago, beste enkante bat eginen da ondoren. Lote bakoitzerako zehaztutako irteera prezioaren % 10 kenduta ateratzen dena izanen da hasierako prezioa.
_Interesatuek agiriak aurkezteko tokia eta eguna: 2003ko urtarrilaren 9ko 14:30 arte, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuan (Yanguas y Miranda kalea, 27, 2. solairua, Iruña, 948-422990 telefonoa).
_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: 2003ko urtarrilaren 16ko 10:00etan, Ondare Zerbitzuan eginen den ekitaldi publikoan (Yanguas y Miranda kalea, 27, 2. solairua, Iruña).
_Enkantea jendaurrean egiteko tokia eta eguna: 2003ko urtarrilaren 20an, 10:00etan, aipatu Zerbitzuan (Yanguas y Miranda kalea, 27, beheko solairua).
Besterentzea arautuko duten baldintzen plegua Ondare Zerbitzuan dago interesatuen eskura.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin. __ __ A0213097 __
Iragarkiaren kodea: