150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

Etxebizitzak enkantean

Ezkarozeko Udalak enkante irekian eta plegu itxien bidez 4 lote edo unitate saldu nahi ditu, bertan etxebizitzak egin daitezen. Unitate horiek herriko 3. poligonoan, 2. lurzatian, 1. azpilurzatian daude (antzinako patatategia), Ruiz de Alda kalean, 29. zenbakian.

Salmenta 4 lotetan eginen da, ondotik zehazten den bezala:

1. lotea. A hizkia. Ezaugarriak: A hizkiko unitatea, hiru solairu dituena. Azalera osoa: 198 metro karratu. Hasierako prezioa: 67.404 euro.

2. lotea. D hizkia. Ezaugarriak: D hizkiko unitatea, hiru solairu dituena. Azalera osoa: 192 metro karratu. Hasierako prezioa: 61.787 euro.

3. lotea. B hizkia. Ezaugarriak: B hizkiko unitatea, hiru solairu dituena. Azalera osoa: 180 metro karratu. Hasierako prezioa: 56.170 euro.

4. lotea. C hizkia. Ezaugarriak: C hizkiko unitatea, hiru solairu dituena. Azalera osoa: 180 metro karratu. Hasierako prezioa: 56.170 euro.

Proposamenak Ezkarozeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 2003ko otsailaren 1a baino lehen, eta lote bakoitzerako ordua desberdina izanen da, ondotik zehazten baita. Epea bukatu eta berehala irekiko dira proposamenak.

_1. lotea (A hizkia): goizeko 10,00ak arte.

_2. lotea (D hizkia): goizeko 10,30ak arte.

_3. lotea (B hizkia): goizeko 11,00ak arte.

_4. lotea (C hizkia): goizeko 11,30ak arte.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Proposamena aurkezten baldin bada azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan zehazten diren erakundeetako baten erregistroan, horixe adierazi beharko zaio Udalari fax edota posta bidez, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Proposamenak baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan adierazitakoaren arabera aurkeztu behako dira, hura Udal Idazkaritzan baitago ikusgai.

Ezkarozen, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana. __ __ A0212817 __

Iragarkiaren kodea: