150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Curia kaleko 4an obrak egiteko errekerimendua

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko urriaren 3an:

"Iruñeko Curia kaleko 4 zenbakiko eraikina aztertu ondoren, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek 2002ko abuztuaren 9an, 2002ko abuztuaren 2ko gauean 5. solairuan izandako sutearen ondorioz, egin ikuskapenen txostena ikusirik, frogatu baita delako eraikinak honako hondaketa hauek dituela:

_Curia kalera ematen duen 5. solairuko etxebizitza oro har oso kaltetua dago (altzariak eta ondasun pertsonalak barne) eta beharrezkoa izan da Suhiltzaileen Zerbitzuak bi eskora ezartzea sabaiko forjatuaren puntu batean, hain zuzen ere teilatupearen edo goiko ganbararen azpian, gapirioek sua hartu baitzuten. Une hartan, puntal horiek ezartzea nahikoa zela pentsatu zen.

_Mansarda eta teilatuaren zati bat (6 bat metro karratu) erori egin ziren aipatu etxebizitzaren gainera, teilatuko gapirio batzuek euskarria galdu baitzuten.

_Sutearen keak 5. solairuko beste etxebizitza (barnealdekoa) kaltetu zuen, eta orobat, eskailera kaxaren goialdea. Biak ere kedarrez estalita gelditu ziren.

_5. solairuko bi etxebizitzetan ezin da bizi eta utziarazi egin behar ziren. Bada, arazo hori behin-behinekoz konpondu zen, kaltetuei, maizterrak denak, senide eta ezagunek lagundu baitzieten.

_4. solairuko etxebizitza, sutearen azpikoa, arinki kaltetu zen, batez ere sabaiko barnealdeko akaberetan (igeltsua eta pintura) , sua itzaltzen erabilitako uraren ondorioz. Gainerakoan, ez dirudi forjatuaren egitura kaltetu denik.

_Curia kalera ematen duen eraikinaren teilatu-hegala egoera txarrean dago. Fatxada ere zartatua dago, hain zuzen ere teilatu-hegaletik 4. solairuko leihoetaraino.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan eta Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1._5. solairuko bi etxebizitzak behin-behinekoz ixteko eta Udaltzaingoak zaintzeko agintzea, egokitzen diren bitartean.

2._Iruñeko Curia kaleko 4. eraikineko jabeei eskatzea teknikari eskudunak lehenbailehen eraikinaren egitura eta kaltetu ahal izan diren instalazioak aztertzeko, xeheki, eta beharrezko neurriak hartzeko, jadanik hartutakoen osagarri, egituraren segurtasuna eta egonkortasuna eta baita teilatuaren estankotasuna ere behin-behinekoz bermatze aldera. Orobat, eraikinaren toki komunetan diren gas bonbona guztiak berehala kenduko dira, enpresa hornitzaileari deituta. Bestalde, sutearen hondakin guztiak kenduko dira, kaltetutako eremuak ongi garbitu eta behar bezala aireztatuko dira eta ganbaran, kaltetutako aldean diren objektuak kenduko dira, kaltetutako egituraren gaineko pisua arintzearren. Halaber, fatxadan, goiko solairuetan, aske dagoen entokatua pikatu eta kenduko da.

Teilatua kaltetu den lekuan konpondu eta egonkortzeko lanak 90 eguneko epean eginen dira eta teknikari eskudunak zuzendu beharko ditu. Lan horiek egungo teilatuan aldaketarik sortzen badute, aldez aurretik Udaleko Zerbitzu Teknikoek onetsi beharko dituzte. Lanak bukatutakoan, egindako obrak eta haien kostua zehazten dituen proiektu teknikoa aurkeztuko da.

5. solairuko etxebizitzak eta eremu komunak lehenbailehen berregokitu eta garbituko dira. Curia kalera jotzen duen etxebizitza egokitzeko obrak egiteko, aldez aurretik obra-lizentzia eskatu beharko da.

3._Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, aitzineko puntuan errekeritutako lanak ezarritako epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunetik obrak haien ordez egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen % 125 igorriko zaizkiela, edo bestela isun hertsatzaileak paratzen ahalko dituela hilabetero.

Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 10.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, aginteak emaniko aginduen kontra egin edo haien betearazpena oztopatzen duten jabeek bakarka erantzun beharko diete ezartzen zaizkien zehapenei.

4._Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite arina 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isunarekin zehaturik dago.

5._Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, betiere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava karrikako 1.ean, argibideak eska daitezke."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0212710 __

Iragarkiaren kodea: