150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 6. eremuaren birmugapena, Dorreko Kontzejuak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko azaroaren 5ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 6. eremuaren birmugapena, Dorreko Kontzejuak sustatua, txosten tekniko eta juridikoetako zehaztapenak kontuan hartuz. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarian argitaratu ondotik. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212103 __

Iragarkiaren kodea: