III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.7 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Félix Murugarren Roncal jaunak eta Ana Isabel Ibarrola Erro andreak sustatua. Hasierako onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko azaroaren 5ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.7 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Félix Murugarren Roncal jaunak eta Ana Isabel Ibarrola Erro andreak sustatua. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ukitutako jabe guztiei banan-banan jakinarazi ondotik. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0212101 __
Iragarkiaren kodea: