150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko azaroaren 18an emandako Ebazpenarena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko 100 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Aipatu Ebazpenean akatsak daudenez (143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2002ko azaroaren 27koa), honako zuzenketa hauek egin dira:

10416. orrialdean, bigarren zutabean, 3.3 ataleko b) letran; honako hau ageri den tokian: "Behar izanez gero, deialdiko 2.1.e) atalean aipatzen den tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.", hau esan behar du: "Behar izanez gero, deialdiko 2.1.d) atalean aipatzen den tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua."

10418. orrialdean, bigarren zutabean; merezimenduak baloratzeko baremoaren 1. puntuko c) letran _titulu akademikoak_ honako hau ageri den tokian: "Halaber, 2.1.e) oinarriarekin bat, deialdian parte hartzeko betebehartako balio duen titulua ere ezin baloratuko da.", hau esan behar du: "Halaber, 2.1.d) oinarriarekin bat, deialdian parte hartzeko betebehartako balio duen titulua ere ezin baloratuko da."

10419. orrialdean, lehen zutabean, III. eranskineko Informatika atalean; honako hau ageri den tokian: "3. gaia._97 testu-prozesadorea: oinarrizko eginkizunak.", hau esan behar du: "3. gaia._Word 97 testu-prozesadorea: oinarrizko eginkizunak."

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bian._Langileriaren Hautapen eta Araubidearen Ataleko burua, Carlos Sarasíbar Subiza. __ __ A0213146 __

Iragarkiaren kodea: