III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
Orkoiengo Los Altos etxebizitza eremuko J-3, J-4, J-5, J-6 eta J-7 lurzatien xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 2002ko azaroaren 6an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen lau etxebizitza bikiren eta etxebizitza bakartu baten xehetasun azterlana, Orkoiengo Los Altos etxebizitza eremuko J-3, J-4, J-5, J-6 eta J-7 lurzatietan, Peralta Tellería, S.L.-k sustatua, Pilar Lafuente arkitektoak eta beste bik idatzitako agiriaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluarekin bat, jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Denbora horren bitartean espedientea ikusgai egonen da Udalaren bulego orokorretan, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
Orkoienen, bi mila eta biko azaroaren zazpian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz. __ __ A0212092 __
Iragarkiaren kodea: