III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R Z A I N K I
Udal ordenantza hasiera batean onetsirik
Urzainkiko Udalak, 2002ko irailaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.
Kasuko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Urzainkin, bi mila eta biko urriaren bian. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat. __ __ A0212041 __
Iragarkiaren kodea: