150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R Z A I N K I

Plantilla organikoko aldaketa hasiera batez onetsita

Urzainkiko Udalak, 2002ko irailaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat egitea Udalaren plantilla organikoan, hain zuzen ere zerbitzu anitzetako enplegatuari dagokionez, honela uzteko:

Lanpostua: zerbitzu anitzetako lan-enplegatua, lanaldi murriztuan.

Sarbidea: O.L.

Ordainsaria: Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko lan-kontratudunen artean, D maila edo taldeari dagokiona (kontratuan finkatzen den lan-ordutegiaren arabera).

Mailako osagarria: % 12

Kasuko espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten, behin betiko onespena eman dakion, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 284. artikuluan, 236.ari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Urzainkin, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat. __ __ A0212040 __

Iragarkiaren kodea: