III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL FRUTO
Oihan enkantea
Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra._Honako alderdietan: El Rinconar, La Biona, Mocholete, eta Sotillo. 4.446 makal, 1.732 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 63.875,26 euro.
Interesa dutenek bi gutun itxi aurkeztu beharko dituzte. "Proposamen ekonomikoa" izenekoan euren proposamen ekonomikoa sartuko dute, iragarki honen bukaeran dagoen ereduari jarraikiz. "Dokumentazioa" izenekoan, honako agiri hauek sartuko dira:
A._Behin-behineko bermearen ordainagiria, eskudirutan, txeke adostuaz edo bankuko abalaren bidez 1.277 euro utzi direla erakusten duena.
B._Lizitatzailearen nortasunaren eta gaitasunaren agiria, edo enpresa sailkapenarena.
C._Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga arloko betebeharrak eguneratuak dituela erakusten duena.
Aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, hamabosgarren egun naturalean, edo hala balitz, hurrengo egun baliodunean, arratsaldeko ordu bietan. Aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, goizeko hamarretan, Dokumentazio izeneko gutunak irekiko dira, baita kalifikatuko ere, eta jendaurreko ekitaldian, onartutako lizitatzaileen Proposamen ekonomikoak izenekoak irekiko dira.
Enkante hau eman gabe gelditzen bada, proposamen ekonomikoak aurkezten ahal dira, % 10 merkeago. Gutun horiek goizeko hamaiketan irekiko dira, eta horretan ere eman gabe geldituz gero, proposamen ekonomikoak aurkezten ahal dira, % 20 merkeago, eta horiek egun bereko eguerdiko hamabietan irekiko dira.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude udal bulegoan.
Murillo el Fruton, bi mila eta biko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ................, herria: ............, helbidea: ............ , NAN zk.a: ........ nire izenean edo ondoko enpresaren izenean: ............ I.F.Z.: ........ herria: ...........
Murillo el Frutoko Udalak 2002ko ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eginiko enkantearen berri izanik, 4.446 makalek osatutako lote bakarra saltzeko, 1.732 metro kubiko zur egiten baitu, honako eskaintza hau egiten dut: ........... (letraz eta zenbakiz) .......... euro.
Halaber, horretarako onetsi den baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua onesten dut, ezagutzen baitut.
.............(e)n, 2002ko ..........aren .......(e)an.
(Sinadura) __ __ A0213035 __
Iragarkiaren kodea: