III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, Iruñeko Udalarendako lau komun autogarbigarriren hornidura, muntaia eta instalazioa egiteko
Iruñeko Udalak 2002ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran erabakirik, lizitazio deia egiten da lau komun autogarbigarriren hornidura, muntaia eta instalazioa egiteko.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publiko irekia, tramitazio arruntekoa.
Aurrekontua: 240.000,00 euro.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udalaren erregistroan, hogeita zazpi egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko-administratiboen pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.
Klausula ekonomiko-administratiboen eta agindu teknikoen plegua interesatuen eskura dago Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino, 2).
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0212899 __
Iragarkiaren kodea: