150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeako U.I.-IIIko U.0-1 (Matesa-Iwer) urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko azaroaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 02-AZA-15 (14/UV)

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2002ko azaroaren 12ko txosten teknikoarekin bat, ebatzi dut:

1._Hasiera batean onestea Arrotxapeako U.I.-IIIko 0-1 unitatea (Matesa-Iwer) urbanizatzeko proiektua, Iwer Navarra, S.A. enpresak aurkeztua.

2._Agiri hori jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina eta proiektua Udalaren Hirigintza Gerentzian ikusgai jartzea (Armada etorbidea, 2-6.a) bulego orduetan. Halaber, jarri bedi Udaleko iragarki oholean.

3._Behin betikoz onetsi baino lehen, sustatzaileak aurkeztu beharko du proiektuaren testu bateratua eta hartan Udalaren zerbitzu teknikoen txostenetan bildutako alderdiek zuzendurik beharko dute izan. Honako hauek, hain zuzen:

a) Hiri altzarietako teknikariaren eta zuhaitzetako teknikariaren txostenetan bildutakoak, hauxe adierazten baitute:

"Irizpide nagusia hau da: "Zanga irekitzeko gutxieneko distantzia zuhaitzaren diametroaren 3-5 halako izanen da". Alderdi horretako zuhaitz aunitzen kasuan, diametroa hain da haundia ezen zanga 2 metrora irekitzen bada, ainguraketa zainak larriki ukitzen baitira, eta zain horiek egonkortasuna ematen diote zuhaitzari. Zuhaitz batek 200 zentimetroko diametroa baldin badu, zanga 6 metrora (hobe 10era), gutxienez, eraman behar da.

Orobat, ureztatzeko eremuen banaketa egiten duen D215 planoan ikusten da polietilenozko hodia tamaina handiko zenbait zuhaitzetatik sobera hurbil proiektatu da. Zuhaitz horien artean sekuoiak eta zedroak dira, balio handikoak, egoera onean daudenak eta mantendu beharrekoak".

b) Argiteria publikoaren instalazioari buruzko txostenean ondokoa adierazi da:

"Argi puntuak txorkoen arteko erdian paratuko dira, zuhaitzen adarrei ahalik eta kalte txikiena egiteko".

c) Argiteria proiektuaren eranskina Manuel Escudero Sánchez industria ingeniari jaunak egina da 2002-10-3an, eta 2002-10-22an aurkeztua eta ikus-onetsia. Haren exekuzio materiala 191.806,48 eurokoa da, hau da, 22.914,00 euro merkeago hasierakoa baino, 212.272,03 euroa baitzen.

Murrizketa hori ez da agertzen proiektuaren "neurketak eta aurrekontuak" agirian, eta hasiera batekoa mantendu da. Beraz, proiektuaren kapituluen laburpena ere aldatu beharra dago, eta talde egileak aurkeztu duen kontrataren aurrekontua 1.669.024,08 eurotik 1.646.512,97 eurora pasatuko da".

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0212898 __

Iragarkiaren kodea: