III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRI-ARANATZ
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 eta 2 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea Manuel Taboada Jiménez jaunari, hain zuzen ere udal ondasunei 2001eko irailaren 23an egin kalteengatik espedientea ireki zaiola jakinarazteko, berak gidatzen baitzuen Etxarri-Aranazko Udalaren hesi baten kontra eta herriko etxe baten kontra jo zuen ibilgailua (SS-8074-AG). Ezinezkoa izan da, orobat, jabari publikoari kalte egiteagatik irekitako espedienteari buruz epaile instruktoreak egindako karguen plegua interesatuari ematea. Beraz, ez du espedientea abiarazteari buruzko jakinarazpenik jaso, ez eta karguen plegurik ere, nahiz eta postariak horretan saiatu 2002ko urriaren 21 eta 23an. Ordea, ibilgailuaren jabe Miguel Guerrero Vidal jaunari eta Maphre, S.A. aseguru etxeari jakinarazpen horiek egin zaizkie.
Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara, epaile instruktoreak espedientea irekitzeko eman ebazpenaren jakinarazpen balioa izan dezan. Espedientea ireki da, hain zuzen ere udal ondasun bati kalteak egiteagatik (Etxarri-Aranatzen, 21500. kilometroan dagoen baranda) 2001eko irailaren 23ko istripuan. Horixe da Iruñeko 1. Zigor Epaitegiaren prozedura laburtuaren xedea. Halaber, Manuel Taboada Jiménez jaunari espedientearen abiarazpenaren eta karguen pleguaren berri emanen zaio, bera baita udal ondasunari-barandari, alegia-egindako kalteen erantzulea. Baranda hori konpontzeko 918,72 euro behar izan dira. Orobat, hilabeteko epea emanen zaio alegazioak aurkeztu eta beharrezko jotzen dituen agiriak aurkez ditzan, bere eskubideen alde egiteko. Eskura izanen du espedientea, bere agiri guztiekin, azter dezan.
Erabaki hau jakinaraztea Miguel Guerrero Vidal jaunari eta Maphre S.A. aseguru etxeari, eta horiei ere hilabeteko epea ematea, egoki juzgatzen badute, alegazioak eta agiriak aurkez ditzaten, beraien eskubideen alde egiteko. Eskura izanen dute espedientea, bere agiri guztiekin, azter dezaten.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Jesús María Llorens García. __ __ A0212848 __
Iragarkiaren kodea: