III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE-ARAKIL
Deialdia, Uharte-Arakilgo Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Uharte-Arakilgo alkateordeak ebazpen hau eman zuen, 2002ko azaroaren 13an:
Ikusirik, Arantxa Viguera Ijurko andreak lan-kontratu finkoa duen garbitzailea izateko izendapenari uko egin diola; kontuan hartuz, garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.4 artikuluan ezarritakoa, alkateordeak ebatzi du:
1._Yolanda Viguera Ijurco andrearen aldeko izendapen proposamena egitea, Udal honen zerbitzuko lan-kontratudun finko izan dadin.
2._Deialdiaren oinarriei jarraituz (8.1.), proposamena eta izendapenaren onarpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Uharte-Arakilen, bi mila eta biko azaroaren hamahiruan. Alkateordea, Pedro Luis Fernández Andueza. __ __ A0212816 __
Iragarkiaren kodea: