150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Lehiaketa, Azkoiengo Udalaren kirol instalazioen kudeaketa osoa errentan emateko

Azkoiengo Udalak lehiaketarako deia egin du Azkoiengo Udalaren kirol instalazioen kudeaketa osoaren errentamendua adjudikatzeko, klausula administratiboen pleguan ezarritako baldintzei jarraituz:

Kontratatzeko modua: prozedura irekia; lehiaketa.

Errentamendu kanona: lizitatzaileek proposatzen dutena.

Epea: bi urte, bi urteka luzatzen ahal dena zortzi urte egin arte.

Dokumentazioa: klausula administratiboen pleguko 14. oinarrian eskatzen dena.

Eskaintzak klausula administratiboen pleguan ezarri bezala eta bertako ereduari jarraituz aurkeztuko dira, Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean, udal idazkaritzan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Egun hori balioduna edo laneguna ez bada, hurrengo lanegunera arte luzatuko da epea.

Eskaintzak proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean irekiko dira, bulegoetan jendea hartzeko orduetan.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago Azkoiengo Udaleko idazkaritzan.

Azkoienen, bi mila eta biko azaroaren hogeian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo. __ __ A0212815 __

Iragarkiaren kodea: