III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O T E I T Z A
Trukerako eskaintza publikoa
Oteitzako Udalak, 2002ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen eskaintza publikoa egitea, honako ondasun hau trukearen bitartez eskuratzeko, hain zuzen ere ondotik zehazten diren herrilur hauek erabiliz:
Eskuratu nahi den ondasuna: 9.252 m2-ko landalurra, Ezkibeleta edo El Albergue alderdian; 1. poligonoa, 338. lurzatia.
Herrilurrak: 9.944 m2 laborantzako lur, Ezkibeleta edo Caracierzo alderdian (2. poligonoa, 303. lurzatia, a) azpilurzatia); 23.537 m2 laborantzako lur, Urgesala alderdian ( 4. poligonoa, 61. lurzatia); 1.742 m2 laborantzako lur, Urgesala alderdian (4. poligonoa, 150. lurzatia) eta y 3.476 m2 laborantzako lur, Kortaberrieta alderdian (4. poligonoa, 54. lurzatia, a) azpilurzatia). _Azalera, guztira: 38.699 m2.
Truke horren xede nagusia da Iturtxipia kiroldegian erabiltzaileen ibilgailuendako aparkalekua egitea eta kiroldegiko sarbideak hobetzea.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 130. artikuluan ezarritakoa betez, egokiak diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Oteitzan, bi mila eta biko azaroaren hogeian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza. __ __ A0212814 __
Iragarkiaren kodea: